Pakete guztietan bere iraungitze data agertzen da, kontsumo freskoa egin ahal izateko, beraz, berehala kontsumitzen ez bada izozgailuan sartzea gomendatzen dugu, era honetan egoera ezin hobean kontsertatuta egongo dira zerbait hilabeetan.
Desizozteko prozesua oso astiro egin behar da, egokiena izozgailutik atera eta hotzgailuan desizoztu arte mantentzea izango litzateke. Behin desizoztua, ez da gomendatzen berriz izoztea, kozinatu ondorengoa ez bada.
Hutsa, ontziratzeko sistema oso egokia da, haragiaren ezaugarri gustiak mantentzen dituelako, kalitatea eta freskotasuna guztiz bermatuz.
Ontzia irekitzerakoan, ohikoa da usain gogorra ateratzea, haizearekin kontaktuz desagertzen joango dena, bere kolore eta usain naturala berreskuratuz.
Hau dela eta, prestaketa baino 30 minutu lehenago ontzia irekitzea gomendatzen dizugu.